XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arantzazuko etxegiteak ez du egonik ezagun.

Eliza txikia zala, edo ostatuak gutxitxo zirala, edo galtzara zabaldu bear zala, edo komentuari puska bat eta bestea erantsi bear zitzaiola, edo suak dana erre ta txigortu zuala... Arantzazuko elizagintzak ez du izan atsedenik, ez lanik gabeko tarterik, udaberriko osto-loraketa miragarria an etengabekoa ezagutu izan dute gizaldi guziak, ezagutu eta aurrera eraman, aurrera alegin guzian nekerik barkatu gabe, beti geiagora, arkaitzak autsi-bearraren bildurragatik edo amildegiaren arriskuagatik beñere kukildu-gabe, bi besoak ditun fedearentzat ezinezkorik ez ba'litza legez, Birjiñaren ermitatxo bat eidazu ua ta urrengo nerea izango zera zu ua gure aurreko bakoitzari esana ba'litza legez, etxegite bati bukaera eman orduko beste eginkizunari asiera emanaz.

II -¡Amaika kostea!.

Bai enetxoa.

Amaika kostatako elizagintza Arantzazukoa.

Elizagintza ortan jotzen det nik beste iñun baño aundiago, gure aurrekoen kristautasuna.

Erromesa, gaur Arantzazura zatozen erromesa: ala ta guziz ere, ez uste gero, eliz eder-ikaragarrizkoa ikusiko dezunik gaur emen.

Lotsatu egingo zera bearbada, Gipuzkoako Zaindariaren jauregia alako xaxtarra ikusita.

Baña ez kulpatu ori gure aurrekoai.